XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

UTIKAN, ITZAL EGITEN DIDAZU ETA!

Hona hondartza bat udatean.

Edozein hondartza, denak bait dira berdintsuak, hangoak eta hemengoak.

Eta jendea, jendetza handia, eurruz jendea...

Denak eguzki bila, freskura bila, pake bila.

Baina tokirik ez denentzat.

Ezin aurkitu leku egokirik.

Denak pilaturik, inurriak bezala...

Umeak, baloiak, laranjazalak, toallak, guardasolak, poltsak, zarata, oihuak: - Iñaki! Maruxa! Pepito! Non dira gure umeak?

- Non galdu duzue baloi gorria?

- Mesedez kasu egin gure poltsari... Erlojuak barruan daude... bada ezpada ere... Umeen bila goaz... Bainatzera goaz... Eskerrik asko!

- Ez bainatu oraindik! Dijestioa moztuko zaizu...

- Kontuz kristalekin!

- Emadazu krema bizkarrean, mesedez...

Zarata, oihuak, negar garraxiak, stressa hondartzan ere...

Eta falta zena, extralurtiar itzel bat jaitsi da zerutik.

Gulliber eta liliputiarrak edizio berri batetan.

- Deskriba ezazu hondartzaren bat eta bertako giroa.

- Argazkian ikusten dena gertatuko balitz, nolako harrera egingo genioke extralurtiarrari? Adiskidetasunez? Gorrotoz?

- Zein izango lirateke harrera onaren ondorioak?

- Eta zein harrera txarrarenak?